XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luxazioa Ik. Lokadura.

Mailua Sin.: Mailu hezurra Erdiko belarriko hezurtxoa, mailu-formakoa.

Bertan burua (ingudearekin giltzatua), lepoa eta heldulekua (tinpano-mintzari atxekia) bereizten dira.

Ik. Hezurtxoen katea.

Mailu hezurra Ik. Mailua.

Maiztasun kardiakoa Ik. Bihotz-frekuentzia.

Makrosomia Gorputzaren gehiegizko garapen edo tamaina.

Ama diabetikoen seme-alabek, jaiotzerakoan, normalean makrosomia edukitzen dute.

Makrozefalia Ant.: Mikrozefalia.

Entzefaloaren bolumen-handitze patologikoa.

Burua, beraz, normala baino handiagoa izaten da.

Arrazoietako bat hidrozefalia izan daiteke, beste askoren artean.

Makula Ik. Orbana.

Makula luteoa Sin.: Orban horia.

Erretinaren atzekaldean eta erdian, ikus-papilaren behetik eta kanpokaldetik, ikusmen perfektueneko gunean dagoen zona obal horiska.

Ik. Disko optikoa.

Malabsortzio-sindromea Gantzak, gluzidoak, proteinak, bitaminak (Bampsub12; bitamina bereziki) eta baita ura edo zenbait elektrolito ere gaizki liseritzeak dakartzan trastornoak eta hauek sortutako manifestazio klinikoak biltzeko terminoa.

Zangoaren beheko muturrean dauden hezurrezko irtenuneetako bakoitza, kanpokoa eta barnekoa.

Lehena, kanpoko maleoloa, peronearen beheko muturrak osatzen du; bigarrena, barneko maleoloa, tibiaren irtenunea da.